XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orregatik egin ditu eskakizun zorrotzak ausardi aundiz egin ere; Sendiaren osotasuna, gizonezko ta emakumezkoen arteko seksu-arazoetarako garbitasun aberasgarria, apaizkientzat ezkongetasuna, emakumezkoentzat apaizgorik eza, armagintzarik ez, guztientzako aurrerapidea, askatasunerako zuzenbidea, giza-eskubideak, beartsuentzat jasokuntza zor zaienez, umeentzako begirunea....

Arrigarrizko arrera egin diote alde guztietan.

Nolerebait aundi diran askori arrera izugarriak egiten oitua da New York uria batez ere; baiña Juan Paulo`ri egin dion ongi-etorria bezelakorik, orain artekoan ez dio opa izan iñori.

Eta geien-geienak katoliko ez diralarik, iñolako sinismen gabeak baizik.

Bear ba`da, arrerarik garrantzizkoena, ONU edo munduko ia berreun naziotako ordezkariak batzartzen diran jauregian egin diotena izango zan.

Ia ordu bateko itzaldia irakurri zuan Politika-Batzarrik nagusienaren aurrean.

Entzuleak ere etziran, noski, edozer gauza txalotzen dutenak.

Eta ala ere, arretaz entzun ondoren, ONU`ren jauregian iñori opa izan dioten, txalo aldirik luzeena jo zioten.

Aipaturiko Vida Nuevak dionez, komunismoa ta konsumismoa, biak gaitzetsi zituan Aita Santuak.

Eta ori garbi dago baietz.

Aldizkariak esan duanez, jakiñean naiz oarkabean, baiña mundua gauza bi oietaz asperturik omen dago.

Eta... Aita Santu onek irugarren bide bat eskatzen eta erakusten omen du.

Ortxe bai oker dagola aldizkaria!.

Izan ere, komunismoa ta konsumismoa biak bide bera dira, bide beraren bi adar.

Billatu bear duguna, BIGARREN BIDEA da, bide bikoitz ori ez bezelakoa, berria, Ebangelioan oiñarritua.

Eta ain zuzen ere, bide berri orren billa dabil Aita Santua, naiko garbi adierazten duanez.

Ez gindezke lasai bizi gure ondasunetan, aldamenean XX`gn mendeko Lazaro beartsu asko dauzkagun bitartean.

Ondasunak eukitzeak, erantzukizun bereziak ezartzen dizkigu.

Egiazko askatasunik ez dago zuzentasunik gabe dionean ere, zalantzarik gabe, bigarren bidearen billa dabil.

Okerbidezko ez-berdintasunak salatu ditu zorrotz ONU`ko ordezkarien aurrean, era askotako zapalketak izendatuz.

Gaiñera, zapalketa-bide guztiak murriztu, gutxitu ta kentzeko eskatu du; eta orren ordez, gizakiari zor zaion berdintasunerako bideak ipintzea ta bakoitzaren giza-nortasunari zor zaionez, lanean eta produzio-bideetan sarrera ematea.